(Leialtasuna Harremanetan I) Zeure bikotekidea desleiala izanez gero, jakin nahiko zenuke?
Manage episode 288805970 series 2850185
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten duten podcasta da "Kaixomaitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Bederatzigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa"-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.
Leialtasuna Harremanetan atala aztertzen hasi gara, sexuinkestaren laugarren eta azken atala. Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:
G43 - Izan al duzu inoiz, zure bikotekideak jakin gabe edo harekin adostu gabe, harreman afektibo / sexualik beste pertsona batekin?
G44 - Azken 12 hilabeteetan, izan al duzu sexu harremanik zure bikotekidea ez den beste pertsona batekin?
G45 - Zeintzuk esango zenuke direla desleiala izateko arrazoi nagusiak?
G46 - Zeure bikotekidea desleiala izanez gero, jakin nahiko zenuke?
G47 - Zure bikotekideak maitalea izango balu, jakin nahiko zenuke?
12 epizódok